XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertze batzuk hari behar dute lanean edo sal-erospenetan, goizetik arratsera, edo dire ezkonduak, eta asko egitekori kontu eman beharrean; denbora guti beraz komunionerat preparatzeko eta eskerren bihurtzeko; horrelakoek zer behar dute egin?.

Horrelakoei Jesus'ek galdetzen diotena da komuniatzeko entzuten duten meza.

Eta aldiz, eskerren bihurtzeaz bezain-batean, eman detzatela gogo onez eta ahalik khartsukiena elizan dauden denboran.

Elaiteke beraz elizatik athera behar komuniatu-ta berehala, ez-eta Ite misa est entzun deneko.

Aphurtto bat egon behar da, nihola ere egon badaiteke.

Bertzerik egin eztezakena dohala etcherat aphurtto harren buruan bainan ahantzi gabe Jainkoak zer grazia handia egin dion; lanean ere hari dadiela grazia hortaz orhoituz ahalik maizena.

Huna hemen san Alfonzo Ligorio'koak zer erraten darokun: Komunionerat prestatzeko, ezpazinu ere nahi zinuken denbora guzia, eztezazula utz komunionea zure lan edo egitekoen gatik.